ARRIETA IDIAKEZ, FRANCISCO JAVIER
Irakurle hori, eskuartean duzu Lan Zuzenbidea eskuliburuaren 6. argitaraldia. Bada, aurreko argitalpena eguneratu da, 2022ko irailetik edozenbat arauk eragindako eraldaketak aintzat hartzeko. Arau horien artean dira, besteak beste, hurrengoak: uztailaren 12ko 15/2022 Legea, oso-osokoa, tratu-berdintasunerako eta bereizkeriarik ez egitekoa, irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoa, sexu-askatasuna oso-osoan bermatzekoa, abenduaren 30eko 39/2022 Legea, Kirolari buruzkoa, otsailaren 28ko 1/2023 Lege Organikoa, martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez geldiarazteari buruzkoa, eraldatzekoa, otsailaren 28ko 3/2023 Legea, Enpleguari buruzkoa,